XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- bakterio birulentoen eraginez

- birusen eraginez

- substantzia kimikoen bidez (metil kolantrenoa, adib.)

Transformazio-bide honetan ingurugiroak ba ote du eraginik?

Zeinuak edo sintomak oso ezberdinak dira, minbiziaren lokalizazioaren arabera.

Amerikako Minbiziaren Elkarteak minbiziaren arrisku-deiak edo zeinu gidariak dei genitzakeenak aipatu ditu.

1. Barrunbe natural batetik edo ultzera kroniko batetik normala ez den odoljarioa edo zornajarioa agertzea.

2. Titian, galtzarbeetan, lepoan, iztaian, etab. kozkor edo hanturaren bat agertzea.

3. Sendatzen ez den ultzerazio kroniko bat.

4. Libratzeko edo pixa egiteko azturen aldaketaren bat (idorreria, gernu-euspena).

5. Ahots-erlastura edo eztul.

6. Indigestioa edo janariak irensteko zailtasuna.

7. Garatxo edo orinen bateko aldaketa.

Lehen-lehenik aipatu miaketa sistematikoek (zitologiak, test masiboak, etab.) diagnostiko goiztiarrean duten garrantzia.

- Odoleko analisiak

Ez dute gehiegizko garrantziarik. Salbuespena: fetoproteina

- Tumoreen markatzaileak

- Papanicolau-ren testa (zitologia)

Zitologia bidez egindako diagnostiko goiztiarreko kanpaina sistematikoek ikaragarri jaitsi erazi dute umetoki-lepoko minbiziaren intzidentzia.

1947an 100.000 biztanleko 34 kasu ikusten baziren, 1970ean tasa 15,3raino jaitsi zen.

Zitologiak hainbat abantaila ditu:

- Metodo erraza da (egiteko, interpretatzeko)

- Emakumezkoarentzat minik edo kalterik ez du sortzen

- Nahiko metodo merkea da

- Espezifikotasun ALTUA du: positibo faltsuak oso gutxi dira

- Sentikortasuna ere ALTUA da: negatibo faltsuak oso gutxi.